Kultur Hilabetearen baitan hainbat ekitaldi egiten ari dira Elizondoko Zahar Etxean

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 20a, 08:32

Datorren asterako belaunaldien arteko kanpaldia eta akitzeko, ekainaren 29an, Familien Eguna gelditzen zaie

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n Fabre Fundazioak eskainitako solasaldiarekin hasi ziren. Ekainaren 2an Elizondoko abesbatzak kontzertua eskaini zuen. Hilaren 3an, Baztango dantzariek emanaldia eskaini zuten, 11n Baztango Musika Eskolakoek kontzertua, 13an Baztan Ikastolako gaztetxoek emanaldia eta 19an Rebeca dantza akademiako ikasleek erakustaldia eskaini dute patioan.

Ekainaren 20an, ortzegunean 10:15ean, Elizondotik barna irteera eginen dute Bidelaguneko boluntarioekin eta gero, eguerdian, aperitiboa eskainiko dute patioan.

 

Kanpaldia eta Familien Eguna

Hilabete Kulturala borobiltzeko, belaunaldien arteko kanpaldia eginen dute ekainaren 26tik 28ra, adineko eta gaztetxoendako ekintzekin eta ekainaren 29an, Familien Eguna ospatuko dute, erresidente, familia, langile eta boluntarioen besta. 10:30ean meza izanen dute eta 11:30ean aperitiboa patioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun