Mik’maq buruzagia mintzatu da Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 19a, 13:00
Joseba Otondo alkateak egin zuen mik'maq buruzagi eta xamanaren aurkezpena. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Keptin Stephen Augustinek lehen herrien unibertsioa eta euskaldunekiko harremanak izan ditu hizpide

Keptin Stephen Augustine mi’kmaq buruzagi tradizionalak Lehen herrien unibertsoa: Euskaldunekiko harremanak mintzaldia eskaini zuen Baztango Balleko Etxean astearte arratsaldean. Jauzarrea elkarteak antolatu du mintzaldia, Baztango Udalaren laguntzarekin eta ingeleetik euskarara aldi bereko itzulpena izan zuten, xamanaren solasak ulertzeko.

Keptin Stephen Augustine xamana eta buruzagia

Keptin Stephen Augustine Xamana da eta Kanada eta Ipar Ameriketako Estatu Batuetako Mi´kmaq Kontseilu Nagusiko Oinordetzako Buruzagi Tradizionala. CBU Cape Bretoneko Unibertsitateko errektoreordea. Unama´ki College, CBU ko ikerketa Indigenen Zentroko zuzendaria UNESCOn (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea),  ONUn (Nazio Batuen Erakundea)  eta Kanadako Lehen Nazioen Gorte Gorenean ordezkaria. Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordeko partaidea Kanadako Artxibo Nazionaletako aholkularia Hamazazpi urtetan barrena Kanadako Museo Nazionalean Amerindiar Bildumen kontserbatzailea 2011az geroztik Jaurezarreak mundu mailan duen ikertzaileen sareko partaidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun