Xorroxin inguruan ibilaldian zebilen adineko emakume frantziarra helikopteroan erreskatatu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 18a, 21:43
Erreskatea Erratzuko Xorroxin inguruan

Itxuraz, orkatila hautsita zuen eta errazena airez ateratzea zela deliberatu dute Foruzainek

Diario de Noticiasek adierazi duenez, 75 urteko emakume frantziarra helikopteroan erreskatatu dute Erratzuko Xorroxin ur-jauziaren ingurutik astearte eguerdian. Itxura guztien arabera, emakumeak orkatila hautsita zuen eta inguru hartara bertze ibilgailurik hurbiltzea ia ezinezkoa zenez, egokiena tokian bertan orkatila inmobilizatu eta anbulantzia zegoen tokiraino helikopteroz ateratzea zela deliberatu du Foruzaingoaren Erreskate-Taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun