Bertan Baztan elkarteak eta Melitón estudioek elkarlanerako bidea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 17a, 14:00

Asghar Fargadi zuzendariarekin egindako zine-tailerra afari batekin borobildu dute

Baztango Bertan elkarteak Elizondoko Kasinoan egindako afari batera gonbidatu ditu Asghar Farhadi zinema-zuzendari irandarrarekin batera Lekarozko Meliton estudioen bidez zinema-tailerran parte hartu duten 40 lagunak. Afalondoan, opariak ere eman zizkion Bertan elkarteak Asghar Farhadiri: Baztango armarria zuen sukaldeko taula, bailarako eskulangileek egindako lan-tresnak eta joare bat. Baztango Bertan elkarteak eta Meliton estudioek hartu duten elkarlanerako konpromisoaren lehen urratsa izan da hitzordu hau eta etorkizunean ere elkarlanean segitu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun