Almandozko Bestaberri bestak egitarau zabalarekin datoz ekainaren 19tik 23ra

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 17a, 06:48
1974ko Almandozko bestetan, herriko bortz akordeoilarirekin karrikaz karrika.

Pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dira egun handian

Urtero bezala, Bestaberri egunaren inguruan besta egitarau zabala prestatu dute aurten ere Almandozen. Egun handian, mezaz gain, pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dituzte eta lrunbatean, mus txapelkeako finalak, zikiro-jatea, mariatxiak eta gazte afaria.

ASTEAZKENA, EKAINAK 19

Bezpera

20:00etan txupinazoa. 20:30ean kalejira Amaia, Alazne eta buruhandiek alaitua. 21:00etan Baztan Zopak, Joxe Angelek alaituak.

 

ORTZEGUNA, EKAINAK 20

Bestaberri Eguna

08:00etan Aurora parrokiko abesbatzarekin eta Bixente akordeoilariarekin. 12:00etan Meza Nagusia eta prozesioa. 13:00etan Luntxa herriko frontoian.  17:00etan pilota partidak herriko gazteen artean. 20:30ean Patata Tortilla lehiaketa. 21:00etan afaria. 00:00etan DJ Ttintto.

 

ORTZIRALEA, EKAINAK 21

Haurren Eguna

10:30ean haurrentzan ginkana. 12:00etan Berto magoa. 16:00etan hasita, haurrendako puzgarriak arratsalde osoan. 17:30ean Mus Txapelketa. 18:00etan haurrendakoo txokolate beroa. 21:30ean herri afaria.  00:30ean dantzaldia Oharkabe taldearekin. 06:00etan Xinger jatea gau-txorientzat.

 

LARUNBATA, EKAINAK 22

11:00etan Mus txapelketako finalerdiak eta finala. 13:00etan mus txapelketako sarien banaketa. 14:00etan Zikiro Jatea. 1:30ean Los Tajudos del Norte mariatxiak. 20:00etan dantzaldia Agerralderekin. 21:00etan herriko gazteen afaria. 00:00etan dantzaldia Agerralderekin. 06:00etan gosaria gautxorientzat.

 

IGANDEA, EKAINAK 23

12:00etan Meza nagusia. 17:00etan Herri Kirolak. 20:00etan sarien zozketa. 21:00etan herri kiroletako partaideen afaria. 22:00etan Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun