Berroetako bestak inoiz baino parte-hartzaileagoak izan dira

Maialen Iantzi 2019ko eka. 12a, 13:00

Ortziraleko Baztan-zopetan 160 lagun bildu ziren

Asteburu honetan izan dira Berroetako bestak eta jendearen parte hartzea ikaragarria izan da. Ortziraleko Baztan Zopetan, 160 lagun bildu ziren herritarrek egindako afarira. Eta gero, gabaz, Gabezinen musikaren doinuan besta eta giro paregabea sortu zen; Berroetako trinketea leporaino beteta zegoen. 

Larunbata ere egun borobila izan zen; gazte bazkaria, Tuterako dantzariak, paella lehiaketa eta dantzaldia Beñaten eskutik. Ordu ttipiak arte luzatu zen egunari igandeko ekitaldiek hartu zioten lekukoa; erraldoi eta gaiteroekin herrian itzulia, luntxa, motozerra erakustaldia, xingar jatea... Lau eguneko bestak borobiltzeko, zikiro eguna etorri zen. Goizeko bizikleta itzulia eta mus txapelketaren ondotik, 70 herritar elkartu ziren zikiroan. Dantza eta irri tartean iritsi zen gaixoa ni kantatzeko garaia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun