Baztango Kirol Taldeak ere bere eguna ospatuko du ekainaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 13a, 15:00

BKT eskubaloi taldeak denboraldi bikaina bere egunearekin borobilduko du.

Larunbat goizean eskubaloi partidak, jokoak eta bazkaria izanen dute Kasino elkartean 

Denboraldi bikaina (senior taldeak lehen maila nazionalera igotzeko fasea jokatu du Bartzelonan) borobiltzeko BKT eskubaloi taldeak besta eguna antolatu du ekainaren 15erako. Larunbat goizeko 10:30ean Elizondoko kiroldegian eskubaloi partidak jokatuko dituzte eta bitartean, kanpoko frontoian jokoak, aurpegia margotzeko txokoak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte. 14:00etan bazkaria izanen dute Kasino elkartean eta txartelak salgai daude dagoeneko. 

2019-2020 denboraldian Baztan Kirol Taldean jokatu nahi dutenek apuntatzeko esteka: https://goo.gl/forms/hy4RFUhgXlEQGM842

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun