Lekarozko ikasle ohien bilkura ekainaren 15ean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 12a, 13:00
Lekarozko ikasle ohiak 2017an landatu zuten magnolioaren ondoan.

Urteko batzarra egiteaz gain, Ohorezko Presidente zen Miguel Angel Letamendia zena omenduko dute

Lekarozko kolegioko ikasleek urteko batzarra eginen dute ekainaren 15ean. 13:00etan eginen duten bilkuran, iazko akta irakurri eta, egoki bada, onartu ondotik, txosten ekonomikoa eta presidentearen txostena aztertuko dituzte. Zuzendaritza-batzordea berritu ondotik, eskari-galderen txanda izanen da. 

14:30ean bazkaria izanen dute, lehen aldiz txokoan. Duela hilabete batzuk sutea izan zen txokoan eta, modu honetan, berriz ere inauguratzeko aukera izanen dute. Izen-ematea antiguosalumnosdelecaroz@gmail.com helbide elektronikoan egin daiteke. 17:30ean omenaldia eskainiko diote urtetan elkarteko presidente eta gaur egun ohorezko presidente den Miguel Angel Letamendia zenari. Bere omenez oroigarria inauguratuko dute eta meza izanen dute, Mario Izeta Bilboko gotzainaren eskutik. Gainera, Txokoko lorategian magnolia bat landatuko dute Letamendia gogoratzeko eta landare hau bedeinkatuko du gotzainak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun