Baztango ttikiak ere ederki ibili dira Zangozako mendi-bizikleta proban

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 10a, 19:00
Ivan Villoria iruritarra bigarren izan zen Zangozan eta hirugarren infantil mailako Nafarroako Kirol Jokoen sailkapen orokorrean.

Iruritako Ivan Villoriak eta Oihan Alemanek hirugarren postua lortu dute Rural Kutxa irekiko sailkapen orokorrean, infantil eta alebin mailan

Ekainaren 9an jokatu zen Zangozan Rural Kutxaren mendi-bizikleta irekiko azken proba. Infantil mailan, Ivan Villoria iruritarra bigarren izan zen eta sailkapen orokorrean hirugarren izan da. Alebin mailan, Iruritako Oihan Aleman hirugarren izan zen eta gisa horretara, Nafarroako Kirol Jokoetako hirugarren postua ere segurtatu zuen. Oier Ibañez iruritarrak 21. postua eskuratu zuen kategoria honetan.

Ivan Villoriak larunbatean Irurtzunen jokatutako errepideko proban ere parte hartu zuen eta bosgarren sailkatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun