Nafarroako pentsionistak martxan elkarteak hitzaldia antolatu du ekainaren 12an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 7a, 14:00

Asteazkenean 19:00etan izanen da Arizkunenean, ‘Bizi duina, zahar parte duina: oraingo eta etorkizuneko erronkak’ goiburupean

‘Bizi duina, zahar parte duina: oraingo eta etorkizuneko erronkak’ goiburupean hitzaldia antolatu du Nafarroako pentsionistak emartxan elkarteak ekainaren 12an, asteazkenean 19:00etan hasita Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Elena Urtasun, Baztango udaleko jendarte teknikaria; Fernando Etxeberria, Baztan-Bidasoaldeko Arkupeak elkarteko ordezkaria; Josean Urkiola, LAB sindikatuko hirugarren adineko koordinatzailea eta Sasoia elkarteko Luis Igeltz izanen dira hizlari, Xaloa Telebistak moderatuko duen saioan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun