Ekainaren 14an matrikulatzeko epea irekiko dute Baztan Musika Eskolan

Hilaren 19ra arte egiten ahalko da matrikula Baztan Musika Eskolako bulegoan

Horrez gain, heldu den asteartean, ekainak 11, musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Elizondoko zahar-etxean, 17:30ean.  

Matrikulazioari dagokionez, aipatu egunetan 15:00etatik 18:00etara egiten ahalko da . Heldu den ikasturtean ere, hainbat musika-tresna ikasteko aukera eskainiko dute: akordeoia, pianoa, gitarra, klarinetea, tronboia, saxofoia, zeharkako txirula, biolina eta txistua. Helduentzako musika-tresna nahiz musika-hizkuntzako klaseak ere eskainiko dituzte, baita musika-hizkuntza bukatu duten ikasleentzako harmonia eskolak ere. Bertzalde, irailaren 3tik 6ra matrikula egiteko bertze epe bat irekiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun