Elizondoko Lanbide Eskolak Baionako Bernat Etxepare lizeoarekin elkartrukea egin du bigarren urtez

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 4a, 06:30

Bigarren urtez, Elizondo Lanbide Eskola ikastetxeko ikasleek Baionako Bernat Etxepare ikastetxearekin elkartrukaketa egin dute. Aurtengoan, Elizondoko Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako zikloko lehen mailako ikasleak eta Baionako Lanbide Heziketako Administrazio eta kudeaketa Zientzia eta Teknologiako azken mailako ikasleak izan dira protagonista. 

Elkar trukaketa hau, Pyrinee Proiektuaren (INTERREG- POCTEFA 2014-2020) barnean egin da eta eskolako Kanpo Harremanak sailetik bultzatu dute.

Programa honetan aurreikusitakoak, helburu orokor batzuk lortzea dute helburu, beti ere mugan bi aldeetako errealitatearekin bat eginez, antolatutako jarduera eta ekintzen bidez, ikasketen kurrikulumean zehaztutako ikasleen gaitasun profesional, personal eta sozialak garatuz ikasketa emaitzak lortzera bideratuz.

Proiektu honen antolaketa bi aste luzatu da aurtengoan. Lehenengo astean, apirilaren 29tik maiatzen 3ra, ikasleek, "Inguruko enpresa Sarea" aztertu dute, beraien lanbidearen nondik norakoak enpresetan modu errealean ikusteko eta gaur egungo eskaera zein den hobe jabetzeko. 

Bigarren astean, maiatzaren 6tik 10era bitarte, Baionan egonaldia egin dute, Bernat Etxepare Lizeoan, hango ikasleekin elkarlanean.  Bertan Ikasleek, Iparraldeko antolaketa instituzionala, Baionako Merkatal Ganbara, bertan azken urteetan garatu berri diren kooperatiben adibideak, Eusko monetaren inguruan dagoen antolakuntza eta erabileraren ingurukoak, mikrokredituen inguruko egitasmoak, Seaskaren garapenaren azterketa matematikoa, talde dinaminak, etabar burutzeko aukera izan zuten. 

Aurreikusi bezala, aste bereko ortziralean, Elizondora bueltan etorri ziren guztiak, Elizondoko ikasleak zein Baionakoak, eta Baztanen programari segida eman zitzaion. Aurtengoan, ikasle hauen egonaldia Baztanen laburra izan da, ikasturte bukaeran egin beharreko Baxoa azterketarekin buru belarri sartuta baitzeuden.

 

Baztanen egun bateko bisita maiatzaren 10ean

Baionako ikasleei harrera egiteko antolatutako egitarauaren barnean sartu ziren, Amaiurko herrira eta Gaztelura bisita gidatua, Elizondo Lanbide Eskolan egindako harrera ekitaldia,  Baztango alkatearen, Baztango egituraren antolaketa berezia eta Udalak azken urteetan garapen ekonomikoari bultzada emateko landutako lan ildo berrien azalpena, Cederna -Garalurren gaur egun enpresen sustapenean eskeintzen duen laguntzaren berri, "Arras Baztan" proiektuaren berri, ekimen honen sorrera, emandako pausuak, kideak, lorpenak, helburuak, Eskisaroi Jatetxean elkartasun bazkaria eta ondoren “Baztango Xuria” enpresa sustatzailearekin elkarrizketa eta mahastietan bisita. Guzti hau, egun batean kontzentraturik.

Programa honek, Enpresen Administrazio arloko Lanbide Heziketa ikasketen osagarri izatea nahi du, inguru ezberdinetako testuinguruak ezagutzeko aukera emanez gure ikasleei eta etorkizuneko langileak izango diren ikasle hauen lan merkatuaren txertatzearen hurbilpena izatea, bai enpresa zein administrazio publikoaren kontratupe nola enpresa berri baten ekintzaile bihurtuz.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun