Elizondoko Lanbide Eskola saritu dute Hezkuntza Proiektuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko maiatzaren 31

Elizondoko Lanbide Eskolako ikasle sarituak, Baluarten.

Turismo Ostatuen Kudeaketa zikloko Goi Graduko ikasleek landutako ‘Ekitaldidun egonaldia: Harrikulunka hotela’ proiektuarengatik

Elizondoko Lanbide Eskolako Turismo Ostatuen Kudeaketa zikloko Goi Graduko ikasleek eta Ostatuetako eta Garbitegiko Laguntzaile zikloko Lanbide Heziketa Bereziko ikasleek landutako Ekitaldidun egonaldia: Harrikulunka hotela proiektua saritua izan zen joan den astean, Iruñeko Baluarten egindako Metodologia Aktiboen Jardunaldian. 

Jardunaldiaren baitan, Elizondoko ikastetxeko ikasleek beraien proiektua stand baten bidez aurkeztu zuten, proiektuen showroomean, eta elevator pich izeneko teknikaren bidez egin zuten aurkezpena (ideia baten aurkezpen labur-laburra, mezua izugarri bilduz, minutu gutxitan jendearen arreta erakartzeko).

Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa Kolaboratiboa bulkatzea xede duen lehiaketa honetan 23 ikastetxek parte hartu dute aurten eta 42 proiektu finalista hautatu dira. Horietan, 140 irakaslek eta 180 ikaslek parte hartu dute, bertze erakunde batzuetako 30 pertsonarekin batera.

Maria Solana Hezkuntza kontseilariak banatu zituen sariak, zeinak, pertsona guztien parte-hartzea eskertu zuen, eta era berean, beren inplikazioari esker, apustu metodologiko honekin bat egiten duten LHko taldeak gero eta gehiago direla nabarmendu nahi izan zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun