Hori dela eta, momentuz ezinezkoa da senior taldeak edozein txapelketan jokatzea. Hala ere, entrenatzaileek aukera berriak eta onak badirela adierazi dute, jendea berria taldean sarraraziz. Modu honetan talde berri on eta sendo bat sortzeko Euskadiko bigarren mailako txapelketa honetan.
Honela, Baztan Errugbi Taldeak deialdia egin du bailarako eta hurbileko gazte guztieri errugbia probatzera animatzeko. Hurrengo hiru ortziraletan, maiatzaren 31n eta ekainaren 7an eta 14an, 19:30etik 21:00etara eginen dituzte entrenamenduak Lekarozen eta ondotik, hirugarren denbora. 19 urtetik goitiko edozein gonbidatua dago.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!