Elizondoko bestetan lehen aldiz frontenis txapelketa mistoa jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 29a, 20:00
Elizondoko bestetan, lehen aldiz frontenis txapelketa mistoa izanen dute.

Izena emateko epea maiatzaren 31n akituko da

Elizondoko herriak uztailaren 24tik 28ra ospatuko diren Santiago bestei begira, I. Frontenis txapelketa mistoa antolatu du. Txapelketan parte hartzeko, maiatzaren 31 arte, ortziralera bitarte eman daiteke izena, Elizondoko Intza ostatuan edo 688 657166 telefono zenbakira whatsapp bidez izen-abizenak bidalita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun