Eskualdeko txirrindularien topaketa eginen dute ekainaren 2an Iruritan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 30a, 07:30
Maiatzean Lesakan egin zen topaketan130 txirrindularik parte hartu zuten.

Igandean 11:00etan antolatu du CC Baztandarra txirrindulari elkarteak

CC Baztandarra elkarteak txirrindularitza eskola berreskuratu du aurten. 30 neska-mutiko federatu dituzte. Horietako aunitzek Lesakan maiatzean egin zen topaketan parte hartu zuten. Orai, ekainaren 2an Iruritan antolatuko dute topaketa. Igandean 11:00etan izanen dute hitzordua, eta aipatu dutenez, errepideaz gain, belarra eta pista ere sartuko dute ibilbidean. Probaren ondotik, ginkana ere eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun