Maila galdu du BRT-Menditarrak errugbi talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 24a, 12:00
BRT-Menditarrak errugbi taldea Euskal Ligko bigarren mailan ariko da.

Euskal Ligako bigarren mailan ariko dira

Bulegoko aferak medio, kategoria galdu du BRT-Menditarrak errugbi talde nagusiak. Berez, zelaian azkenaurrekoa gelditua zen, eta mailaz ez jausteko promozioa jokatzeko aukera zuen. Baina azkena gelditu zen taldeak santzio bat errekurritu zuen eta beraien alde atera denez, hondarrean azken postuan gelditu da BRT-Menditarrak eta mailaz jaitsiko da. 

Heldu den denboraldian, beraz, Euskal Ligan bigarren mailan ariko da. Maila galtzea inoiz ez da ona, baina taldekideek uste dute ongi etorriko zaio taldeari, «aldaketen urteak izan dira eta jende berriarekin oinarrizko maila bat hartzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun