Baztan futbol taldeko Javier Urrutia izan da 3. mailako golegile nagusia

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 22a, 06:30
Peña Sporteko Marcos Mendes eta Baztango Javier Urrutia, hirugarren mailako golegile nagusiak hogeita zortzina golekin. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Baztan futbol taldeak denboraldi ona egin du eta ongi eutsi dio hirugarren mailari. Gainera, ezusteko saria ere izan dute, Javier Urrutia aurrelaria kategoriako golegile nagusia izan baita, ondoan duen Tafallako Peña Sport taldeko Marcos Mendesekin batera. Hogeita zortzina gol sartu dituzte. Azken jardunaldira gol bat gehiagorekin ailegatu zen Tafallakoa, baina larunbatean jokatutako partidan bi gol egin zituen Urrutiak, Txantrearekin kontra berdintzeko (3-3). Igandean, Mendesek ere gol bat egin zuen Peña Sportekin. Hortaz, 28na gol sartu dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun