Lehena heltzen, Arraiozko Iñaki Mihura izan zen (1:48:25) , bigarrena Iñaki Korta azpeitiarra (1:54:48) eta hirugarrena Azpilkuetako Unai Barazabal (1:55:01). Bi ordutik jautsi zuten bakarrak izan ziren.
Parte hartu zuten bederatzi nesken artean lehena, Lezoko Lurdes Oiartzabal izan zen (2:14:35); Urruñako Maud Combarieu bigarren (2:19:51) eta Zizur Nagusiko Maria Loizu hirugarren (2:22:02). Bortz segundorengatik ez zen podiora igo Berako Jone Zelaieta (2:22:07). Bosgarren, Doneztebeko Maider Irazoki izan zen (2:47:12).
Berroetako herriak eta antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten guztiei, egun kaskarra izan arren, goiz ikaragarria izan zelako.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!