Ipar Euskal Herritik ikasteko mintzaldia antolatu du Baztango EHBilduk

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 20a, 14:00

Peio Etxeberri-Aintxart izanen da hizlari asteazkenean Arizkunenean.

Peio Etxeberri-Aintxart EHBaiko bozeramailea izanen da asteazkenean 19:30ean Arizkunenean

 

Baztango EH Bilduk Ipar Euskal Herritik ikasten mintzaldia antolatu du, zehazki Ipar Euskal Herrian lana, etxebizitza, nekazaritza eta turismo aferak nola lantzen dituzten ikasteko. Horretarako Peio Etxeberri-Aintxart gonbidatu dute, EHBai-ko bozeramailea eta Donibane Lohitzuneko zinegotzia. Gai hauei buruz aunitz aritua da eta horren adibidea, bertzeren artean, Habiter son pays liburua da. Solasaldia maiatzaren 22an izanen da, asteazkenean 19:30ean Elizondoko Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun