Herriko gazteek antolatuta, asteburu kulturala izan dute maiatzaren 18an eta 19an Gartzainen. Hilaren 18an, larunbatean, bertso-afaria izanen zuten herriko elkartean eta jende dezente bildu zen Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiaren doinu eta hitzen bueltan. Maiatzaren 17an, ortziralean, berriz, mus-txapelketa izanen zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.