Haur eta gaztetxoen Nafarroako zazpinakako errugbi txapelketa maiatzaren 18an jokatuko dute Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 16a, 20:00

Haur eta gaztetxoak errugbian ikusteko aukera ederra izanen dute larunbatean Lekarozen.

Nafarroako Kirol Jokoen baitan, 14 urtez beheitiko 220 haur espero dituzte larunbateanc

Nafarroako Kirol Jokoen baitan, zazpinakako errugbi txapelketa jokatuko dute maiatzaren 18an, larunbatean 10:30etik aitzinera Lekarozen. 220 haur espero dituzte, sub-8, sub-10, sub-12 eta sub-14 kategorietan. 

Tuterako Gigantes Tudela, Iruñeko La Unica Rugby taldea eta Iruña rugby club eta BRT Menditarrak taldeetako jokalari gaztetxoak ariko dira. 

Nafarroako Rugby Federazioak eta BRT Menditarrak errugbi taldeak antolatu dute jardunaldia, Baztango Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun