Elizondoko Abesbatza Ttikik emanaldia eskainiko du larunbatean Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 16a, 13:00
Lekaroztik Iruritara pasako dute lekukoa.

Elizondoko Abesbatza Ttikik hurrengo emanaldietako datak zehaztu ditu. Maiatzaren 18an, heldu den larunbatean, Lekarozen bilduko dira 18:00etan, elizan. Maiatzaren 24an Iruritan zehaztu dute hitzordua, Iruritako dantzariek antolatu duten Bagara ikuskizunean parte hartuko baitute. Biharamunean, hilaren 25ean Elizondoko Abesbatzak hartuko du lekukoa. Zarauzko Abesbatzarekin batera, Arizkunen izanen dira.

Ekainaren 7an gaztetxoak Donibane Garazira joanen dira; eta 8an, Elizondoko Abesbatza Eskifaia taldearekin batera Hondarribian izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun