Guraso eta hezitzaileentzako haurdunaldi eta hazkuntza tailerra eginen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 17a, 13:00

Aditu onenak izanen dituzte maiatzaren 30ean Arizkunenean, Benito Menni ospitaleak antolatutako jardunaldian 

Elizondoko Benito Menni ospitaleak antolatuta, guraso eta hezitzaileentzako haurdunaldi eta hazkuntza tailerra eginen dute aditu onenekin maiatzaren 30ean, 16:30ean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Tailerraren zuzendariak Javier Molina pediatra, Ana Sala psikiatra eta Carmen Mendivil, haur goiztiarren doktorea izanen dira eta hainbat zalantzari erantzuna ematen saiatuko dira: Zalantzarik al duzu zure seme-alaben hazkuntzan? Bere heziketak kezkatzen zaitu? Lehen aldiz guraso zara eta ikasi nahi duzu? Jakin nahi duzu zer eta nola sentitzen duten?

Sarrera doan izanen da aretoa guztiz bete arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun