Birbira kolektiboko Amaia Zinkunegi eta Ines Gerekaren eskutik, larunbat goizean
Maiatzaren 18an, larunbatean 10:00etatik 13:30era Iruritako plazan baratzeko mamu tailerra eskainiko dute haurrendako. Birbira kolektiboko Amaia Zinkunegik eta Ines Gerekak emanen dute txorimaloen tailer hau. Arizkunenean eman daiteke izena, doan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.