49 urteko gizonezko bat zauritu da Erratzuko Arrigorri mendian

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 13a, 06:51

Zizurko 49 urteko gizonezko bat da zauritua

Joan den igandean, maiatzaren 12an, Erratzuko Arrigorri mendian zebilen mendizale batek erori eta min hartu zuen. Diario de Noticiasek adierazi duenez, Zizurko 49 urteko gizonezkoa da zauritua eta tibia eta peronea hautsita izan ditzake. Suhiltzailen erreskate-taldeak helikopteroan atera zuten eta ondotik anbulantzian eraman zuten ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun