Arraiozko bestak antolatzen hasiak dira herriko gazteak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 11a, 09:30
Herriko gaztetxoek egindako marrazki bat erabili ohi dute egitarauaren azalean.

Arraiozko bestak irail hasieran izaten badira ere, herriko gazteak prestaketa-lanetan hasiak dira dagoeneko. Lan horietako bat herriko haurren marrazkiak bildu eta programako azalean eta kontra-azalean zein paratuko diren erabakitzea izaten da. Iaz Naroa Gamio eta Nahia Lazkanoren marrazkiak hautatu zituzten. Aurtengo irabazleak nor diren maiatz bukaeran jakinaraziko dute eta orduan erakutsiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun