Nafarroako Gobernuak emandako dirulaguntzari esker, Bertan Baztango Merkatari, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarteak jarri du zerbitzua martxan. Proba pilotua da, sei hilabete inguru iraunen duena eta Baztango negozioak baztandarren eskura jartzeko helburuarekin egin dute.
Bi ibilbide eginen ditu astero: asteartetan Baztangoizara eta asteazkenetan Basaburua eta Erberea aldera. Ibilbidea Elizondon hasi eta akituko da. Ibilbide bakoitzak bi bidaia eginen ditu: lehendabizikoa goizean jendea herrietatik Elizondora hurbiltzeko eta bertzea eguerdian, Elizondotik herrietara eramateko. Bidaia bakoitzaren prezioa pertsonako euro batekoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!