Elizondoko zahar-etxean mahai-joko txapelketak jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 8a, 08:00
Maiatz hasieran egin dute sari-banaketa eta merienda goxoa dastatu zuten.

Urtero bezala, aurten ere, Elizondoko zahar-etxean, mahai-joko txapelketak jokatu dituzte martxoan eta apirilean. Guztira 52 lagunek parte hartu dute. Musean jokatu dutenek senide, barride edota lagunen batekin jokatzeko aukera izan dute. Horren helburua harremanak sustatu eta estutu bitartean, zentroa komunitateari irekia dela jakinaraztea izan da.

Seien txapelketa Adelaida Ascuncek irabazi du eta Julian Martinez, Marina Remiro eta Anuncia Duhalde izan dira bere gibeletik sailkatu direnak. Dominoan Fco. Javier Del Moral nagusitu da, Paco Zabalza izan da bigarren; Felix Ugarte hirugarren eta Mari Paz Galbar laugarren. Musean bikote trebeena Maite Sagastibeltza eta Ana Mari Echeverria izan dira. Ondotik sailkatu dira Angel Echenique eta Josetxo Obregozo; Juan Jose Gogny eta Santiago Larre; eta Jesus Echeverria eta Felipe Santamaria. Maiatz hasieran egin dute sari-banaketa eta bukaera emateko merienda goxoa egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun