Ardi ile bilketa zerbitzua antolatzeko datuak bildu nahi ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 7a, 14:00
Joan den urtean bezala, ardi-ile bilketa antolatu nahi du Balleko Etxeak aurten ere.

Maiatzaren 17ra bitarte egin daiteke eta bilketa izena eman dutenei bakarrik eginen zaie

Aurtengoan ere Baztango Udalak ardi ile bilketa antolatuko du. Joan den urtean bezala, bilketa artzainendako doakoa izanen da eta puntu konkretuetan eginen da, artzainek ilea bertara hurbildu beharko dutelarik. Zerbitzua antolatu ahal izateko bilketa behar duten artzainen datuak behar ditu Balleko Etxeak. Atxikituriko taulan agertzen diren datuen bilketa Udaletxean eginen dute maiatzaren 17 ko eguerdiko bi orduak arte. 

Bilketa izena eman dutenei bakarrik eginen zaie  eta bakoitzari abisatuko zaio nora eta noiz atera beharko duen artilea. Zerbitzu honetatik kanpo ardi ileak nonahi eta noiznahi uztea zigortua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun