Iñaki Mihurak irabazi du Higa de Monrealgo XTrem mendi lasterketa

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 6a, 18:00
Iñaki Mihura, Elomendira igotzerakoan. Lasterketa ikaragarria egin zuen arraioztarrak. Argazkia: Oskar Montero (Diario de Noticias)

Arraioztarrak hamar minutuko aldea atera zion bigarrenari

Maiatzaren 5ean burutu zen Higa de Monrealgo XII. Xtrem mendi lasterketan jaun eta jabe izan zen Iñaki Mihura korrikalari arraioztarra. Bi ordu eta 49 segundo behar izan zituen lasterketa luzea egiteko. Jose Maria Tiscar izan zen bigarren (2:10:26) eta Javier Aranguren hirugarren (2:11:37).

Mihurak bere marka hobetu du proba honetan, eta heldu den asteburuan jokatuko den Espainiako mendi lasterketa txapelketarako entrenamendu gogor ona izan dela aipatu du. Hori bai, datorren ordurako bi ordutik jautsi nahiko luke marka: «Zaila da, baina ez ezinezkoa», dio.

Mikel Altadill leitzarra zazpigarren izan zen (2:18:19), Xabier Azpirotz leitzarra bederatzigarren (2:20:50), Jabier Iparragirre aranztarra hogeita seigarren (2:37:37) eta Txus Unsion beratarra berrogeigarren (2:48:50). Emakumeen artean, Julia Perez izan zen bizkorrena (2:55:13)

Lasterketa laburrean, Manex Salsamendi izan zen bizkorrena (1:07:43). Josema Huizi beratarra bederatzigarren izan zen (1:13:09) eta Iñigo Arrieta Gelbentzu sunbildarra hamekagarren. (1:14:36). Emakumeen artean, Laura Del Pino izan zen bizkorrena (1:21:56).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun