Nahiara Onsalo eta Enara Lasarte leitzarrek irabazi dute Baztango emakumezkoen binakako frontenis txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 6a, 15:00
Bi kategorietako finalistak, sari banaketaren ondotik.

Bigarren mailan Saioa Dendarieta eta Itxaso Iturregi suertatu ziren txapeldun maiatzaren 4an Iruritako Aranabian

Iruritako Aranbia frontoian jokatu ziren Emakumezkoen Baztango Binakako Frontenis Txapelketaren finalak maiatzaren 4an. Lehenbiziko mailan, txapeldunak Nahiara Onsalo eta Enara Lasarte leitzarrak suertatu ziren, Edurne Argain eta Nuria Garate iruritarrei final lehiatuan 30-27 irabazita. Bigarren mailan, berriz, ez zen halako berdintasunik izan. Iruritako Saioa Dendarietak eta Elnbeteko Itxaso Iturregik 30-12 irabazi zieten Izaskun Iriarte eta Alazne Aizpuru narbartearrei. Trofeoak eta txapelak Iñigo Iturraldek, Baztango zinegotziak eman zituen. Lehen mailan bortz bikote eta bigarren mailan hamar bikote aritu dira aurtengo txapelketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun