Otsondotik Alkurruntzera mendi irteera antolatu du Solaslagunak maiatzaren 11rako

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 3a, 18:00
Otsondotik Alkurruntzera joanen dira aurten Mendilagunak.

Ikasturte akabaila hurbiltzen ari da eta urtero bezala Solaslaguna egitasmoak Mendilagunak ekintza osagarria antolatu du, oraingo honetan, maiatzaren 11rako. Joan den urtean, Malerrekan egin zuten eta aurten, berriz, Baztanen izanen da. Hain zuzen, Otsondotik Alkurruntz kaskora joanen dira.

Maiatzaren 11n, larunbatean 10:30ean egin dute hitzordua, Otsondoko aparkalekuan. Bertatik pauso lasaian joanen dira Alkurruntzeko kaskoraino eta bunkerrean sartuko dira, Solaslagun batek bertako historiari buruzko azalpenak emanen dituela aprobetxatuz.

Bueltan, bazkari partekatua eginen dute Otsondoko merenderoan, bakoitzak ekarritakoarekin. Joan-etorria egiteko, berriz, kotxeak antolatuko dituzte.

Beti bezala, gogorarazi nahi dute ekintza hauek eddonori irekiak daudela (eta mendi-irteera izanik ere, erritmo lasaian joanen direla). Parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz komunikatzea da.

Ekintzan izena emateko, 610 92 06 73 telefonora deitu edo solaslaguna@topagunea.eus helbidera idatzi beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun