Estresa kudeatzeko tailerra maiatzaren 8an eta 15ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 4a, 12:00
Estresa kudeatzen ikasteko tailerra osasun etxean eskainiko dute.

Milia Perezen eskutik, estresa kudeatzen ikasteko tailerra izanen dute maiatzaren 8an eta 15ean, bigarren eta hirugarren asteazkenean, 10:00etatik 13:00etara Elizondoko osasun etxean.

Bertzeak bertze, estresa bizitzako erronkei aitzin egiteko baliagarria den gorputzaren erreakzio arrunta dela ikasiko dute. Era berean, neurria hartzearen garrantziaz mintzatuko dira. Gehiegi edo gutxiegi edukitzea «kaltegarria» dela ikasiko dute. Gai horretan interesa dutenek informazioa eskuratzeko eta estresa kudeatzeko bitartekoen berri izateko aukera izanen dute.

Izen-ematea

Izena eman nahi dutenek 948 58 18 32 telefonora deitu edo osasun etxeko harrerara joan beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun