'Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta' liburuaren aurkezpena ortziralean Amaiurren

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 1a, 18:00
Aitaren biografia ardatz duen lana argitaratu du Ainara Maiak.

Elkartean dute hitzordua, maiatzaren 3an, 19:00etan

Maiatz argitaletxearen eskutik, Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta liburua aurkeztuko du Ainara Maiak ortziralean, 19:00etan, Amaiurko elkartean. 

Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta bere aitaren biografia ardatz duen lana da eta aitaren sorterrian aurkeztuko du euskal idazle eta itzultzaile den Ainara Maiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun