Egitaraua
Asteazkenean eskainiko duen emanaldiari dagokionez, Aleluia kanta jaunari (Josean Vega), Goizeko Izarra (Juan Jose Santesteban), Urzo luma (Pablo Sorozabal), Bi eusko abesti (Busco Sagastizabal), Aurtxoa seaskan (Gabriel Olaizola), Elurra (Serge Jaroff), Ilunabarra (Raimundo Sarriegi), Maite (Pablo Sorozabal), Romanza de Joshe Maria (Jose Mari Usandizaga, Josean Vegaren moldaketekin), Maitia nun zira (José Uruñuela), Festara (Raimundo Sarriegi), Ume eder bat (Jose Mari Iparragirre, Valentin Arinen moldaketekin), El menú (Carl Zöller), Umeak eta ama (Serge Jaroff), Boga, boga (Tomas Aragüés) eta Euskalherriko (Zapirain/Josean Vega) abestuko dituzte.
Txanbela otxotea 2017an sortua
Txanbela otxotea 2017an sortu zen; Josean Vegak sortu zuen, gaur egun zuzendari duenak, Juanjo Mena orkestra-zuzendari ospetsuaren eskariz, gisa honetako abesbatzen kanta moldearen euskal kultura tradizionala ezagutarazteko Estatu Batuetako Cincinnati May Festival jaialdian. Horretarako, Euskal Herriko zenbait herritako kantariak bildu zituen, eskarmentu handikoak hala abesbatzetan nola bakarka. Otxotearen errepertorioa euskal folkloreko lan koralek osatzen dute batik bat.
Oraindik ibilbide laburra egin badu ere, dagoeneko aritua da AEBtako Cincinnati May Festival jaialdian, Euskal Telebistan, Añorgan, Lekunberrin, Deban, Ziortzan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Aralarko San Miguel santutegian, Lasarte-Orian eta empresa-munduko zenbait kongresu eta batzarretan.