Emozioak koloretan erakusketa ikusgai Elizondon maiatzaren 1etik 19ra bitarte

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 28a, 10:00
Mila Esteban, Ananda Gonzalez, Blanca Jimenez, Mari Puy Luquin eta Isabel Olondriz margolarien lanak ikusteko aukera izanen da.

Egunero 18:00etatik 20:30era; eta asteburu zein jaiegunetan baita goizez ere, 12:00etatik 14:00etara, bisitatu ahal izanen da.

Mila Esteban, Ananda Gonzalez, Blanca Jimenez, Mari Puy Luquin eta Isabel Olondriz margolarien eskutik, emozioz eta kolorez hornitutako erakusketaz gozatzeko aukera izanen dute maiatzean artezaleek Elizondoko kultur etxean.

Maiatzaren 1ean, heldu den asteazkenean, zabalduko dituzte Emozioak koloretan erakusketako ateak, eta erakusketara bertaratzen direnei mokadutxo batzuk eskainiko dizkiete. Maiatzaren 19ra bitarte egunero bisitatu ahal izanen da, 18:00etatik 20:30era. Asteburu eta jaiegunetan eguerdian, 12:00etatik 14:00etara ere irekiko dituzte ateak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun