Asteartean 17:30ean izanen da, 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendua
Liburuaren Egunaren harira, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxagak Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulakoz ipuin kontaketa dramatizatua eskainiko dute apirilaren 30ean, asteartean 17:30ean Baztango liburutegi publikoan, 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta. 2019ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan antolatu du ekitaldia Baztango Udaleko Kultur Batzordeak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.