Baztandar kamioi-gidari bat hil da bihotzekoak jota Beiren

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 26a, 10:07

Bihotzekoak jota hil zen gidaria. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.

Diario de Noticiasek adierazi duenez, 62 urteko baztandar bat hil zen atzo, bihotzekoak jota, Beireko bidean.  Kamioi-gidaria azienda garraiatzen ari zen eta bide bazterrean gelditu zen. Medikuak, suhiltzaileak eta foruzainak bertaratu zirenerako hilda zegoen gidaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun