Elizondoko zahar-etxeak boluntarioak behar ditu

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 25a, 14:00
Adinekoak paseatzeko boluntarioak eskatu dituzte Elizondoko zahar etxean.

Arratsaldetan adinekoak paseatzeko behar dituzte 

Elizondoko Frantzisko Joakin Iriarte zahar-etxeak arratsaldetan adineko egoiliarrak banaka paseatzeko boluntarioak behar ditu. Astegunetan edo asteburuetan, arratsaldez ateratzeko izanen litzateke eta laguntza oro eskertuko dutela jakinarazi dute.

Guttienez astean behin ordubetez ateratzeko izan behar da eta bakoitzak duen prestutasunaren arabera antolatuko dute ordutegia. Interesa dutenek zahar-etxera bertaratuz edo 948 58 05 92 telefonora deituz adieraz dezakete beraien borondatea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun