Arizkun Rock girotuko duten taldeak dagoeneko iragarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 18a, 09:00
Jendetza bildu ohi da Arizkun Rock jaialdian.

Nafarroa 1512, En Tol Sarmiento eta Tirri&Tery taldeen doinupean izanen da Arizkun ekainaren 21ean.

Arizkungo bestetako egitarauaren barne egin ohi duten Arizkun Rock jaialdia ekainaren 21ean, 23:00etan hasita, izanen da aurten. Antolatzaileek atzo plazaratu zuten kartela. Aurten Nafarroa 1512, En Tol Sarmiento eta Tirri&Tery izanen dira bazterrak mugiarazteaz arduratuko direnak. Ohi bezala, ez da sarrerarik ordaindu beharko eta kanpin-dendendako tokia izanen da. Ogitartekoak bertan erosi ahal izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun