Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra antolatu du Elizondoko Osasun Zentroak

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 19a, 12:00
Elizondoko Osasun Zentroan eskainiko dute tailerra.

Maiatzaren 8an eta 15ean eskainiko dute

Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra  eginen dute maiatzaren 8 eta 15ean Elizondoko Osasun Etxeko erabilera anitzeko aretoan, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko edo informazio gehiagorako 948 581832 telefonora deitu (Mila Perez erizaina) edo Osasun Etxeko harrerara joan behar da (kopurua bete arte).

Ikastaroaren helburuei dagokienez, estresa zer den eta zerk sortzen duen jakin, erlajatzeko teknikak ikasi eta praktikatu eta gure bizitzako aldaketak pentsatu, tentsio guttiago nola sortu edo sortuak nola atera ikasiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun