Biak han eta hemengo lehiaketetan parte hartzen aritzen dira, eta orain, lehenbiziko aldiz Baztanen antolatu dute gisa honetako txapelketa.
Ortziralean eta larunbatean, egun osoz, sarrera doan dela, Arizkunenean hitzordu berezia izanen da. 2x2x2, 3x3x3, skewb kuboa eta bertzelako kubo bereziak nork azkarrago ebatzi, hori da kontua. Guztira hamaika modalitate izanen dira, zein baino zein ikusgarriago.