Bertako produktuen feria eginen dute Elizondon Aste Santuan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 17a, 06:30
Elizondoko plazan artisauen lanak ikusteko eta erosteko aukera izanen da Aste Santuan.

Ortziralean eta larunbatean egun osoan eta igande goizean 

Baztango Artisauak elkartearen eskutik, bertako produktuen feria izanen da Aste Santuan Elizondoko plazan. Zehazki, apirilaren 19an eta 20an, ortzirale eta larunbatean egun osoan eta igandean 11:00etatik 14:00etara izanen dira plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun