Xauli elkartea laguntzeko azoka solidarioa egin dute Baztan Ikastolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 16a, 09:07

Atzo, apirilaren 15ean, azoka solidarioa egin zuten Baztan Ikastolako 6. mailako ikasleek. 16:00etatik 17:00etara jolastokian bildu ziren, areto horian eta eskumuturrekoak, bigarren eskuko jostailuak, liburuak eta pintxoak saldu zituzten. Lortutako dirua gaitasun mugatuak dituzten pertsonekin lan egiten duen Xauli elkartera bideratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun