Udal hauteskundeetaz aritzeko batzarrea eginen du Baztango EH Bilduk apirilaren 16an

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 14a, 09:00

Asteartean 19:30ean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean

Baztango EH Bilduk ondoko udal hauteskundeei buruz batzarra antolatu du apirilaren 16an, asteartean 19:30ean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Udaleko zerrendaren berrespena, hauteskundeetako apoderatuak, herri programaren lanketa eta hauteskunde kanpainaren prestaketa landuko dituzte batzarrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun