BSE Eguna landu dute Elizondoko Lanbide Eskolan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 13a, 12:00
80 bat ikasle eta irakasle elkartu ziren Elizondoko Lanbide Eskolako BSE Egunean.

Apirilaren 3an 80 bat ikasle eta irakasle bildu ziren zenbait tailerretan

BSE eguna landu zen Elizondoko Lanbide Eskolan apirilaren 3an. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza departamenetuaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren eskutik 80 ikasle eta irakasle inguru elkartu ziren berrikuntza, Sormen eta Ekintzaile jardunaldian.

Nafarroako lanbide heziketaren alorrean berrikuntza, sormena eta ekintzailetza sustatzea eta Lanbide heziketako ikasleei beren gaitasunak identifikatzen laguntzeko giltzarriak ematea eta horietan sakontzea, zituen helburu.

Bertan landutako tailerrak honako hauek izan ziren:

  • Pasioa + Ekintza = Ikaskuntza
  • Sortu zure bizitza
  • Gure etorkizuna sortzen

Aipatzekoa, deszentralizazio bidean, Iruñeko Donibane eta Berako Toki Onako ikasleak gerturatu zirela Elizondorat.

Ikasleak gustura gelditu eta kurtsoa aprobetxagarria izan zelakoan, ondorengo urteetan jarraipena izanen duelakoan daude Elizondoko Lanbide Eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun