Bailableak apirilaren 14an izanen dituzte Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 12a, 21:00
Igande eguerdian dantzan aritzeko aukera eskainiko dute berriz ere Elizondon.

Igandean 12:30ean hasita plazan 

Baztango dantzarien eta gaiteroen eskutik, bailableak izanen dira apirilaren 14an Elizondoko plazan. Beti bezala, muxikoak, jotak, larrain-dantza... dantzatzeko aukera izanen da. 12:30ean hasiko dira. Eguraldi txarrarekin, frontoi estalian bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun