Transgenikoei buruzko mintzaldia antolatu dute ortzirale honetan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 10a, 13:00
Jose Ramon Olarieta.

Gaian aditua den Jose Ramon Olarietak eskainiko du Arizkunenean, 19:30ean

Hazitik Hozie elkarteak antolatuta eta Baztango agroekologia eskola herritarraren egitarauaren barnean, apirilaren 12an transgenikoei buruzko solasaldia eginen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. 19:30ean hasiko da eta Jose Ramon Olarieta izanen da hizlaria.

Nekazal ingeniaritzan doktorea da eta Lleidako irakaslea. Som lo que sembrem elkartean parte hartzen du Olarietak eta Assenblea Pagesa nekazarien elkarteko kidea ere bada. Aipatzekoa da, 2018an Transgénicos ¿de verdad son seguros y necesarios? liburua argitaratu zuela eta gaia sakon landu izan duela. Mintzaldia gaztelaniaz izanen da.

Europar Batasasunean Portugalen eta Espainiar Estatuan bakarrik produzitzen dira transgenikoak. Nafarroako datua ere nabarmentzekoa da; 8.300 hektarea daude eta Baztanen kontsumitzen den pentsu aunitz transgenikoa da.

Badira hogei urte hazi transgenikoak han eta hemen ereiten hasi zirenetik eta geroztik, horren ondorioei buruz azterketa ugari egin dira ingurumenean, osasunean eta nekazaritza-ereduetan duen eragina behatuz.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun