Heriotzik gabeko Baztango I. Erbi Txakur Txapelketa jokatu dute apirilaren 6an

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 9a, 19:00

Ezkozkolepo eta Itzulegi inguruan egin zen lehiaketan parte hartu zutenak.

Ibai Mujika eta Alfonso Mujika lesakarrak suertatu dira irabazle

Apirilaren 6an, larunbatean jokatu zen Baztanen Ezkozkolepo eta Itzulegi mendi inguruan, Baztango Heriotzik gabeko I. Erbi Txakur Lehiaketa. Baztango Ehiza Elkartea Nafarroa Gobernuak zuzentzen duen erbiari buruzko ikerketa batean kolaboratzailea da. Ikerketa hau dela eta Nafarroako hainbat erbi europar ehiztarik bilkura batzuk egin dituzte eta hortik sortu zen gisa honetako lehiaketa bat sortzeko idea edo beharra. 

Izan ere, erbi ehiztarien kolektiboa hagitz ttikia da eta horrelako egunekin ehiztarien arteko batasuna eta elkar ezagutza lortu eta bultzatzen da. Lehiaketan parte hartu zuten bigipuzkoarrek Asier Etxeberria (Oiartzun) eta Hilario Alvarez (Beasain) Jean Michel Ibarbouru lapurtarra (Donibane Lohizune) eta bi eskualdekoak: Marcial Loiarte (Igantzi) eta Ibai Mujika eta Alfontso Mujika (Lesakarrak). Azkeneko hauek irabazi zuten lehiaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun